Etorkizunak prototipatzeko diseinu espekulatiboa

Irailak 10, 2018
FullSizeRender78.jpg

“Ante las nuevas lógicas y modelos de sociedad, cultura y economía, se necesitan nuevos imaginarios de futuro y nuevas herramientas para construirlos. El diseño ficción es una nueva metodología que nos permite prototipar objetos tangibles (...). Con estos objetos podemos viajar a escenarios de futuro y reflexionar sobre cómo queremos nuestro mañana”


Horrela hasten da Elisabet Rosellóren "Fikzio diseinua: etorkizun desiagarriak prototipatuz" artikulua. CCCBLABeko Ikerketa eta Berrikuntza Kulturan serietan argitaratu zen eta TIPIn aurten abiatuko dugun Etorkizunak Prototipatuz proiektua irudikatzeko hasiera puntua izan da. Etorkizunak Prototipatuz programak diseinu espekulatiboaren oinarri eta praktikekin esperimentatu nahi du Unibertsitatearen markoan, eta kultura eta arte bitartekaritza programa baten bitartez.

Diseinu espekulatiboaren xedea ez da bakarrik gauzak sortzea, baizik eta ideiak, utopiak, aukerak... batez ere.  Etorkizun posibleak asmatuz, errealitatea zelakoa izan litekeen imajinatzeko markoa da. Hala ere, hau ez da sorpresa gabeko etorkizun zehatzak aurreikusi eta gailentzeko ariketa; "eta zer gertatuko litzateke...?" galdera egin, gure orainari erantzunak emateko eszenatokiak planteatu eta aldaketa erremintak sortzean datza.

Bilboko DWEEK-en aurreko edizioan Georgina Voss gonbidatu genuen, Strange Telemetryren kide aktiboa dena, eta Diseinu Kritikoa eta Espekulatiboa zein politika publikoetan izan dezakeen aplikazioari buruzko hitzaldia planteatu zuen. Hemen irakurri genuen lehen aldiz Dunne&Rabby Manifestoa, diseinu pentsamendu arrunta eta diseinu espekulatiboa eta kritikoaren arteko planteamenduen aldea azaltzen duena. 

Pentsatzeko eta egiteko era honetan, diseinu espekulatiboak Konoen Diagramarekin lan egiten du, eszenatoki eta etorkizun ezberdinen irudikapena, lau tipologiatan laburtzen dena: 

  • Etorkizun probablea:  Seguru asko gertatuko dena barne hartzen du eta gure orainaren egoeraren azterketa eta ebaluaketan oinarritzen da. Gutxi gora behera dagoeneko existitzen da.
  • Etorkizun Onargarria: Gerta litekeena barne hartzen du, baina gaur egunean zentzua duenak mugatzen du, ekintzen planifikazio eta aurreikuspenen bidez. Probabilitate faktoreak aldatuz etorkizun probablean bihurtu daiteke.
  • Etorkizun Posiblea: Gerta litekeena barne hartzen du, inprobablea izan daitekeela kontuan hartu gabe. Gerta dadin behar diren faktoreak eta ezagutza ez dira oraindik existitzen, baina gauzatu daitezke.
  • Etorkizun hobea: Gertatzea nahi dugun hori barne hartzen du, eta gertatzea nahi dugun horren planifikazio utopiko bati erantzuten dio. Hau lortzeko, bere helburuak planifikatu nahi dituen talde sozial baten barruan egituratuta egon behar du.

Hemendik abiatuz, EHU/UPV ko Arte Ederretako ikasleek Juan Manuel Sanchez Marcos (Bilbao) eskola publikoan biartekaritza programa artistiko eta parte-hartzailea garatuko dute, gure laguntzaz. Programa honetan "desiatzen dugun hiria"ren etorkizunari buruzko elkarrizketa sortu nahi da eskola komunitatea, artistak eta auzoaren artean.

Proiektua 12 beken deialdiarekin hasi da eta honen bitartez formakuntza eta laguntza jasoko duten unibertsitateko ikasle parte-hartzaileak aukeratuko dira.

Hemen deialdiaren oinarriak.

Hemen proiektua pentsatzean inspiratu gaituzten proiektu batzuk:

Eta hemen esteka gehiago: