Eraldaketa
bultzatzen dugu

Beraien etorkizuna eratzeko gai izango diren komunitate autonomoagoak sortu nahi ditugu. Horregatik, modu parte-hartzailean egiten dugu lan –behetik gorako logikatik- ideia, metodologia eta egiteko modu berriez baliatuz.

Ikertzen dugu, beste batzuekin nahasten gara eta esperimentatzen dugu, gure eguneroko bizitza eraldatzeko eta oraina hobetzeko soluzioak sortzeko.

Jarduna

2012. urteaz geroztik, lurraldeekin, erakundeekin eta pertsona-taldee anitzekin lan egin dugu, eskala eta tipologia desberdineko proiektuak garatuz: lurralde-mailako gidalerroak eta politikak idaztetik eskoletako proiektu pedagogiko esperimentaletara.

Gure lana arlo publikoaren eta komunitarioaren inguruko zerbitzu eta proiektuetan gauzatzen da, eta hau garatzeko jakintza-arlo ezberdinetatik datozen hainbat metodologia eta tresna erabiltzen ditugu, hala nola diseinua, arkitektura, gizarte-zientziak, praktika artistikoak, etorkizuneko ikasketak edo pedagogia.

Gu

Ane Abarrategi Zaitegi

Diseinua interesatzen zait, soluzioak sortu eta etorkizunak eraikitzeko tresna gisa duen funtzioagatik eta batez ere, prozesu kolektiboak irudikatzeko eta eredu berriekin esperimentatzeko duen balioagatik.

ane@tipigara.co
Ane Abarrategi Zaitegi

Maddi Texeiro Tarazaga

Pertsona anitzekin diseinu kolektiborako prozesuak ahalbidetzen eta laguntzen murgilduta nago. Beraien munduetan sartu eta dituzten beharrei erantzuten saiatzen naiz entzute aktibo eta enpatiaz.

maddi@tipigara.co

Itsaso Larramendi Elexgarai

Hirigintzaren potentzial politikoan interesatuta nago, eta bertan bizi diren pertsonekin eta pertsonentzako hiri-inguruak sustatzen egiten dut lan.

itsaso@tipigara.co
Itsaso Larramendi Elexgarai

Ane Rodriguez Zaitegi

Praktika artistikoei eta bitartekaritza kulturalari lotutako prozesuetan lan egiten dut, indibidualtasunean eta kolektiboan eraikitzen gaituzten logikak zalantzan jartzen dituzten ikuspegi eta moduen inguruan ikertuz.

ane.rodriguez@tipigara.co
Ane Rodriguez Zaitegi

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. Al continuar navegando consideramos que aceptas su instalación. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en nuestra cookies policy

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close